Eskolako osoko lanak

BERTSO-EMANALDIA

Hirugarren hiruhilekoan zientzia lantzen aritu garela baliatuz, eta Amaia Agirre bertsolaria ere handienekin lanean aritu dela aprobetxatuz, bertso emanaldi zientifikoa antolatu genuen ikasturtea amaitzeko. Bide batez, Xuban Irazu ere agurtu genuen. Zorte on DBH-ko ibilbide berrian! Plazerra izan da zurekin lanean jardutea!!

IPUIN KLASIKOAK ETA...BERTSIOAK!

Ipuin klasikoak irakurri, aztertu, moldatu, bertsionatu... 
Txotxongiloak egin, dekoratuak, mozorroak...
Testuak ikasi, entsaiatu, berriro entsaiatu, eta berriro...
Eta azkenean...



LANTZEKO IÑAUTERIA

Eskola osoa aritu gara buru-belarri  Lantzeko iñauterien inguruan lanean. Euskal Herria, Nafarroa, Lantz, eta bertako iñauteri berezia. Miel Otxin eta Zaldiko, Ziripot, Txatxoak, Perratzaileak... Amaiera ezin hobea eman diogu gaiari!




ELIKADURA PROIEKTUA

Proiektuaren amaieran, elikadura osasuntsua landu ostean, gosari osasuntsu bat antolatu genuen gure familiak gonbidatuz. Gainera, helburu solidarioa zuenez, Saharara bidaltzeko elikagaien bilketa egin genuen. Horixe izan zen gosaltzera etortzeko baldintza bakarra, elikagaiak ekartzea. Ekintza arrakastatsua izan zen, eta bestela ikusi argazkiak.